ERREKAk parte hartu du Eusko Jaurlaritzak Japoniara antolatutako misio ofizialean.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia sailburua buru izan dituen delegaritza zabal batek Japonia bisitatu du azken bi asteotan. Bidaiaren helburua izan da Japonian aurkeztea Euskadik dituen gaitasun industrial eta teknologikoak.
Gure lankideak, Ainhoa Larrañaga eta Arkaitz Etxezarreta, izan dira ERREKAko ordezkariak misio honetan.
Besteak beste, Tohoku bolt bezalako enpresak bisitatu dituzte eta FUKUSHIMA Renewable Energy Industrial Fair azokan izan ziren ERREKA Digital Bolt teknologia eta energia eolikoaren arloan eskaintzen ditugun ingeniaritza soluzio guztiak azalduz.
Basque Energy Clusterrak eta BTIk (Basque Trade & Investment/Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) antolatu dute, eta, horri esker, Japoniak energia eolikoaren arloan egin duen apustu garrantzitsua bertatik bertara ezagutu ahal izan dute.



Albisteak
ERREKAri buruzko azken albiste eta berritasunak kontatuko dizkizugu.

Nerea Agirrezabal | Goreneko ingeniaria
Nola hobetu aire-sorgailuen mantentze-lanak garabirik erabili gabe? Eta nola murriztu kostuak? Hori izan zen Nerea Agirrezabal duela bost urte Erreka […]

ERREKA, pertsonen mugikortasunari ateak irekiz
ERREKAk ETBko Teknopolis saioan sarbide automatikoei aplikatutako ingeniaritza-soluzioak azaltzen ditu.

Xabier Sacristan: “Negozio berriekin dibertsifikatu nahi dugu, bai automozio arloan eta baita automoziotik kanpo ere”.
Irailaren hasiera ezkero Xabier Sacristan (Beasain, 1987) da ERREKA Plasticseko zuzendaria. Ibilbide profesionala Cie Automotive enpresan egin du; finantza arloan […]