Kudeaketa-sistemekiko politika

Erreka eremu globaleko enpresa bat da, eta lehiakorra nazioartean, bere jarduera eremuak diren sektoreetan.

Errekak, jakinda zer garrantzitsuak diren kalitatea, berrikuntza, segurtasuna eta ingurumenarekiko errespetua, esandako eremu horiek guztiak sartu ditu bere kudeaketa sistemaren barruan.

Hausnarketa estrategikoan, Errekak aldi estrategikoko erronkak, helburuak eta adierazleak definitzen ditu, misioa, bisioa eta balioekin batera.

Errekak, kontuan izanik aurretik aipatutako puntuak, bere kudeaketa politika definitzen du eta honako konpromiso hauek hartzen ditu bere gain:

Zuzendaritza Kontseilu Orokorra 2023/02/16

  • Kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumenaren kudeaketa ezartzea, elementu estrategiko eta enpresaren funtzionamenduaren etengabeko hobekuntzarako elementu gisa.
  • Aplikagarri zaizkion legeek eta arauek ezarritako eskakizunak betetzea, bai eta erakundeak bere egiten dituen beste eskakizun batzuk ere, tartean direla ISO 9001, IATF 16949, ISO 14001 eta ISO 45001arauen, estandarren eta ereduen eskakizunak.
  • Bere enpresa jardueraren garapen iraunkorra bermatzea.
  • Bezeroen premiak eta itxaropenak ulertzea, haien gogobetetzea areagotzea lortzeko.
  • Arriskuak identifikatu eta ezabatzea, arriskuak kontrolatzea eta enpresa osatzen duten pertsonen osasuna kaltetzeari eta okerrera egiteari aurrea hartzea.
  • Enpresa osatzen duten pertsonen segurtasuna, osasuna eta ongizatea babestea eta sustatzea, lan eremuan eta lan eremutik kanpo, lan ingurunearen iraunkortasuna bermatzea eta komunitatean modu positiboan parte hartzea.
  • Arrisku laboralaren prebentzioarekin lotura duten gaietan, kontsulta egitea eta langileen ordezkarien partaidetza bultzatzea.
  • Ingurumena babestea eta kutsadura prebenitzea, ingurumeneko ondorio kaltegarriak murrizteko. Energetikoki efizienteak diren produktu eta zerbitzuen erosketa eta diseinu, produktu eta prozesuen garapena bultzatzea.
  • Ziurtatzea helburuak lortzeko beharrezkoak diren informazioa eta baliabideak eskura edukitzea.
  • Prestakuntza eta sentsibilizazio programak garatzea, eta Erreka osatzen duten pertsonei erronka eta helburuen lorpenean eta kudeaketa sistemaren gaineko erabakiak hartzeko prozesuan parte hartzea errazago egiten dien lan ingurunea sortzea.
  • Komunikazio kanalak edukitzea, interes taldeen sentsibilitateak ezagutzeko.
  • Ahaleginak kudeaketa sistemaren eta sistemaren beraren prozesuen etengabeko hobekuntzara bideratzea, bere jarduera hobetzeko beharrezkoak diren gai guzti-guztiak aintzat hartuta