ERREKAko lantaldea, beti zure alboan

1961an sortutako enpresa kooperatiboa gara. Enpresa gisa ibilbide luzea dugu askotariko sektoreetan. Negozioen berrikuntza eta garapenaren aldeko apustua izan da gure bilakaeraren oinarria; izan ere, horri esker, produktu eta zerbitzuen eskaintza zabala daukagu lau negozio-unitatetan banatuta.

Lantaldea ezagutu
Informazio gehiago

Diseinuan, ingeniaritzan eta fabrikazio aurreratuan adituak gara sektore askotan. Negozioen dibertsifikaziorako eta eraldaketarako lan egiten dugu, betiere printzipio korporatiboekin bat etorriz. Horregatik, zerbitzurik onena eskaintzea eta ingurune sozioenpresariala hobetzea da egunero bultzatzen gaituena.

  • 6 Ekoizpen planta munduan
  • 500 ERREKAko langile sutsu
  • 1961 Historia eta esperientzia duen enpresa
  • 4 Negozio-unitate eta jarduera-eremu
  • 4 Hazkunde iraunkorra eta arduratsua

Ezagutu ERREKA

“ Modu jasangarrian haziz goaz, gure bezeroen bitartez, industrian eta berrikuntzan oinarritutako gure negozio-eredua garatuz. Lan egiten dugun lekuetan arduratsuak gara, kalitatezko enplegua eta ingurunearen garapen iraunkorra sortuz.”

Arkaitz Etxezarreta

Zuzendari nagusia

“ 4.0 industriak gure prozesuen automatizazioan eta eraginkortasunean eragindako iraultza barneratu ondoren, ERREKAn digitalki eraldatzeko erronkari egin behar diogu aurre gure bezeroengandik hurbil jarraitzeko. Zibersegurtasuna eta pertsonak eta haien gaitasun digitalak gure DNAren parte dira dagoeneko.”

Aitor Jauregi

IT zuzendaria

ERREKA taldearekin bat egitea
Familia honetan besoak zabalik itxarongo zaitugu
ERREKA taldearekin bat egitea
Familia honetan besoak zabalik itxarongo zaitugu

Pozik gaude zuri laguntzeaz

Jarri gurekin harremanetan