Proiektuen finantzaketa

ERREKAn, Eusko Jaurlaritzak finantzatutako proiektuak dauzkagu, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren babesa ere badaukatenak.

Ezagutu proiektuak
Proiektuen finantzaketa
Informazio gehiago

Smart O&G

SMART O&G proiektuaren helburu nagusia euskal enpresei bultzada bat ematea da, enpresa lehiakideetatik desberdintzeko urratsak egin ditzaten, balio erantsi handiagoa duten produktuei eta soluzio integralei esker. Horretarako, bateragarriak diren soluzio adimendunak garatuko dira (osagaien azpimultzoak, soluzio modularrak edo paketatuak), loturei, materialei, sentsoreei, identifikadoreei eta komunikazioei dagokienez.

Partzuergoaren burua TUBACEX da, eta sektorean itzal handia duten beste bost enpresek hartzen dute parte bertan: AMPO, ERREKA, FIDEGAS, HADIMEK eta ALERION. Halaber, partzuergoak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile batzuen babesa dauka; besteak beste, TECNALIA, AZTERLAN, CEIT eta IKERLAN teknologia-zentroena. Horrez gain, banako kolaboratzaileak ere baditu; adibidez, FARSENS eta LUMIKER enpresak.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren bidez finantzatu da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren babesarekin.

Seapower

SEAPOWER proiektuaren helburu nagusia haize-energia itsas zabalean sortzeko egitura finko nahiz flotatzaileak, dorreak eta sistema osagarriak hobetzeko teknologiak, osagaiak eta soluzioak integratzen dituen elkarlaneko garapena eta ikerketa sustatzea da, potentzia handiko haize-sorgailuen belaunaldi berrirako.

Partzuergoaren burua SENER izan da, eta sektorean itzal handia duten beste bederatzi enpresek hartu dute parte bertan: IDOM, NAVACEL, HAIZEAWIND, MUGAPE, JASO TOWER CRANES, DITREL, NAUTILUS, ERREKA eta ALKARGO. Halaber, partzuergoak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile batzuen babesa dauka; besteak beste, TECNALIA eta TEKNIKER teknologia-zentroena.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren bidez finantzatu da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren babesarekin.

Wind2Grid

WIND2GRID proiektuaren helburu nagusia prestazio berriak dituzten itsas zabaleko azpiestazioetarako teknologiak, osagaiak eta sistemak integratzen dituen elkarlaneko garapena eta ikerketa sustatzea da, azpiestazio flotatzaileen garapenari dagokionez.

Partzuergoaren burua IDOM Consulting Engineering, Architecture izan da, eta sektorean itzal handia duten beste hamar enpresek hartu dute parte bertan: PINE, NAVACEL, NAUTILUS, ASTILLEROS DE MURUETA, ERREKA, CREDEBLUG, GALVANIZADOS SALA, OGERCO, VIUDA DE SAINZ eta IBERDROLA RENOVABLES. Halaber, partzuergoak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile batzuen babesa dauka; besteak beste, FORO MARITIMO VASCO, CLUSTER DE LA ENERGIA, TECNALIA, BCM eta APPLICATIONS&NANOSTRUCTURES entitateena.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren bidez finantzatu da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren babesarekin.

Coral

CORAL proiektuaren helburu nagusia erreferentziazko nodo kognitibo bat sortzea da, industriako askotariko eremuetan oinarri gisa erabil daitekeena. Konputazio-nodo hori IoT gailu adimendunak, eskalagarriak eta ez ergodikoak eraikitzeko oinarrizko blokea izango da, eta gutxi kontsumitzeko baldintza zorrotzak dituzten konputazio-nodoetan nahiz goi-errendimenduko konputazioa duten IoT nodoetan aplikatu ahalko da.

Partzuergoaren burua FAGOR ELECTRÓNICA izan da, eta sektorean itzal handia duten beste lau enpresek hartu dute parte bertan: DORLET, EIKA, ERREKA eta ZIV APLICACIONES Y TECNOLOGÍA. Halaber, partzuergoak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko IKERLAN eragilearen eta ZIV I+D SMART ENERGY NETWORKS I+G unitatearen babesa dauka.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren bidez finantzatu da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren babesarekin.

μBolt

μBolt proiektuaren helburu nagusia sentsoreak dauzkaten fidagarritasun handiko prentsatze-elementu zilindriko (bernoak, torlojuak, esparragoiak, buloiak, etab.) berriak garatzea da, goi-mailako prestazioak dauzkaten funtsezko egituretarako.

Proiektuaren burua ERREKA izan da, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko TECNALIA eragilearen babesa izan du.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren bidez finantzatu da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren babesarekin.

Manuwind

MANUWIND proiektuaren helburu nagusia % 100 Green Lean den soluzio berri bat garatzea da, Adimen Artifizialean eta Business Intelligence delakoan oinarritutakoa, MES eta ERP soluzioak, ikusmen artifiziala eta automatizazio aurreratu malgua bateratzen dituena sistema sinkronizatu eta integratu bakarrean, zero strock, karbono aztarna oso murriztua eta hutsegite-tasa ia nulua duen produkzio bat lortzeko, fabrikazio-prozesuak denbora errealean balioztatzeko aukera emango duena, KPI adierazleetan oinarrituta.

Partzuergoaren burua ZUCCHETTI da, eta sektorean itzal handia duten beste bost enpresek hartzen dute parte bertan: INGETEAM, MSI, FEGEMU, ERREKA eta GLUAL. Halaber, partzuergoak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile batzuen babesa dauka; besteak beste, TECNALIA, CEIT, IRDE eta GLUAL Innova teknologia-zentroena.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren bidez finantzatu da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren babesarekin.

Pitch5.0.

PITCH5.0 proiektuaren helburu nagusia lotura aurreratuak dituen zilindro hidrauliko berri bat garatzea da, itsas zabalean kokatutako haize-sorgailu handien Pitch sisteman aplikatzeko. Zilindroak sentsoredun torloju bereziak izango ditu, martxan den bitartean portaeraren kalkulu teorikoa egiteko aukera emango dutenak, prebentziozko mantentze-lanak egin ahal izateko.

Proiektuaren burua HINE izan da, eta ERREKAk ere parte hartu du bertan. Halaber, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko IKERLAN eragilearen babesa izan du.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren bidez finantzatu da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren babesarekin.

TALIA

TALAIA proiektuaren helburu nagusia Gauzen Internetekin (IoT) lotutako teknologiak garatzeari eta integratzeari ekitea da, Errealitate Birtuala darabilen bistaratze-sistema baten bidez, klima-aldaketak azpiegitura zibiletan duen eragina monitorizatu eta prebenitzeko balio duen plataforma teknologiko baten esparruan, Smart City paradigmaren baitan.

Partzuergoaren burua KREAN S.Coop. Da (lehen LKS INGENIERÍA S.Coop. izena zuena), eta MATZ ERREKA S.Coop. eta IMMERSIA DATA VISUALIZATION S.L. Enpresek ere parte hartzen dute bertan.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren bidez finantzatu da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren babesarekin.

HyShore

HyShore proiektuaren helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko Ontzigintza, Offshore eta Oil & Gas industrien (eraldaketa-prozesuan) eta Hidrogenoaren industria berriaren gaitasunak dinamizatzea eta indartzea. Helburu hau offshore parke eolikoetan sortutako hidrogenoaren garraioan eta logistikan aplikatzeko soluzio teknologiko berriak garatzean datza (materialak, fabrikazio-prozesuak eta -bitartekoak, osagaiak eta sistemak), 2 bide kontuan hartuta: Pipeline eta ontzigintza.

BOSLAN da partzuergoaren burua, eta sektoreko erreferentziazko beste hamar enpresaren partaidetza du: Tubacex (TTI, TSG, TUBACOAT, ACVA), ERREKA, ARIZAGA, ABC COMPRESSORS, AST.MURUETA, NVA.MURUETA, NAVACEL eta TRATAMIENTOS TÉRMICOS TTTT. Gainera, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko hainbat eragileren laguntza du partzuergoak, hala nola TECNALIA zentro teknologikoena, TUBACEX (TUBACEX INNOVACIÓN) taldeko eta ABC COMPRSSORS (ABCTECH), AZTERLAN eta CEIT enpresetako I+G unitateena, eta Euskal Herriko Itsas Foroaren (FMV) partaidetza ere badu.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren HAZITEK programak finantzatzen du, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren laguntzarekin.

H2SAREA

H2SAREA proiektuaren helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko industria dinamizatzea eta bultzatzea hidrogenoaren ekonomia berrian, egungo gas naturalaren sarean hidrogenoa banatzeko irtenbide teknologikoak garatuz.

Partzuergoa NORTEGAS ENERGÍA enpresak zuzentzen du eta sektoreko erreferentziazko beste sei enpresak parte hartzen dute: Nortegas GRUPO, CAE SL, ERREKA, ABC COMPRESSORS, Hydrogen Onsite eta ORKLI. Gainera, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko hainbat eragileren laguntza du partzuergoak, hala nola TECNALIA, IKERLAN eta ABCTECH zentro teknologikoena, eta Energiaren Kluster Elkartearen (ACE) partaidetza ere badu.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren HAZITEK programak finantzatzen du, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren laguntzarekin.

SABRE

Proiektuaren helburua teknologia berrien inguruan ikertzea da, % 100 elektrikoak diren autobus eta ibilgailuetarako energia-dentsitate grabimetriko handiko bateria arinen belaunaldi berri bat garatzeko, modulagarriak eta eskalagarriak izateari esker merkatuaren askotariko premietara egokitzen direnak. Bateria horiek barne-kudeaketa termiko aurreratua eta segurtasun-maila altuena edukiko dute arlo guztietan. Horrela, Europa hegoaldeko erreferentziazko eskualde ia bakarra izango da Euskadi, bateriaren moduluei eta eBus-etarako battery pack-ari dagokienez.

Jarduketaren burua FAGOR EDERLAN izango da, eta Euskadiko industria-sektoreko CIKAUTXO, BATZ, COPRECI, ERREKA, EIKA, MONDRAGON ASSEMBLY eta MB SISTEMAS enpresen laguntza edukiko du. Halaber, partzuergoak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko IKERLAN, KONIKER, CENTRO STIRLING, MGEP, LEARTIKER, EDERTEK, CIKATEK eta AZARO FUNDAZIOA eragileen babesa dauka.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren HAZITEK programaren bidez finantzatu da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren babesarekin.

LOCKWISE

LOCKWISE proiektuaren helburu nagusia IVD eta Drug Delivery sistemetarako behin erabiltzeko medikuntza-gailuen eskala handiko produkzioan balio nabarmena sor dezaketen teknologia berriei buruzko ikerketa industrial bat egitea da.

Partzuergoaren burua MICROLIQUID enpresa da, eta Euskadiko industria-sektoreko ERREKA eta TAUCON enpresek ere parte hartzen dute bertan. Halaber, partzuergoak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko CEIT, IKERLAN eta VICOMTECH eragileen babesa dauka.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren HAZITEK programaren bidez finantzatu da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren babesarekin.

REPLASTIC

RePlasTIC proiektuak soluzio bat proposatzen du ibilgailuen sektorean plastikozko piezak fabrikatzeko ditugun efizientzia- eta jasangarritasun-erronkak gainditzeko. Zehazki, RePlasTIC enpresak plastikozko piezak fabrikatzeko injekzio-prozesu adimendun eta moldagarri berri bat proposatzen du, material plastiko birjinekin sortzen den akatsak nabarmen murriztuko dituena eta enpresen ingeniaritza- eta fabrikazio-prozesuetan material birziklatu gehiago erabiltzea erraztuko duena.

Jarduketaren burua MSI GRUPO S.COOP. izango da, eta Euskadiko industria-sektoreko ERREKA, MASER, EKIDE, PLASTICOS LARRAÑAGA, XABET eta BIRZIPLASTIC enpresen laguntza edukiko du. Halaber, partzuergoak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko TECNALIA, VICOMTECH eta GAIKER eragileen babesa dauka.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren HAZITEK programaren bidez finantzatu da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren babesarekin.

ACTIBATT

ACTIBATT proiektuaren helburu nagusia ibilgailu elektrikoetarako diseinatutako % 100eko kudeaketa termikoa duen zirkuitu berri bat garatzea da, BEV ibilgailuen autonomia % 15ean areagotuko duena, barruti optimoaren barruan hoztuko eta berotuko delako bateria, eta by-pass bidez likido termikoaren kudeaketa elektroniko aktibo eta proportzionala egingo delako azpizirkuitu guztietan.

Partzuergoaren burua CIKAUTXO izan da, eta sektorean itzal handia duten beste lau enpresek hartu dute parte bertan: COPRECI, EIKA, ERREKA eta IDERTIA. Halaber, partzuergoak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal SarekoAZARO FUNDAZIOA, CENTRO STIRLING, CIDETEC, CIKATEK, GAIKER, IKERLAN eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA eragileen babesa dauka.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren bidez finantzatu da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren babesarekin.

AEGIS

COVID19aren ondorengo ingurune seguruetarako soluzioak, gainazalen teknologia aurreratuen, desinfekzio integratuaren eta azpiegitura adimendunen bidez. AEGIS proiektuaren helburua eremu publiko seguruak eta osasungarriak garatzea da, ikuspegi integral batetik, teknologiaren arloan funtsezkoak diren eta haien artean lotuta dauden hiru jarduketa-ardatzen ikerketa eta integrazioaren bidez, eraikinen barneko ongizatearekin eta osasunarekin erlazionatutako arazoei modu orokor batean aurre egin ahal izateko, eremu publikoetan osasuna eta ongizatea bermatzen dituzten alderdi guztiei helduta.

REW

Proiektuaren helburua Cloud 3D disenatzaile bat inplementatzea da, arau parametrikoetan oinarrituta diseinua automatiza dezan, baita errealitate areagotuan nahiz ingurune erreala atzemateko teknologietan oinarritutako bistaratzea integratu ere, diseinuak eta eskaintzak sortzeko kostua murrizteko eta bezeroari e-commerce bidezko soluzio erakargarri eta berritzaile bat eskaintzeko. Diseinu-plataforma berri horri esker, bertan parte hartzen duten enpresek aurrerapausoak egingo dituzte industria adimendunaren arloan, ekintza komertzialaren lehiakortasuna hobetuta eta ekonomia digital berrira modu efizientean egokituta.

SEREX

SEREX proiektuaren helburu nagusia plataforma adimendu bat sortzea da, teknologia berritzaileen bidez eremu komertzialen ahalmena maximizatzeko, bisitariei esperientzia paregabe nahiz murgiltzaileak eskaintzeko eta markaren ikusgaitasuna areagotzeko beharrezko tresna digitalak eskainiko dituena.

Partzuergoaren burua FLOW izan da, eta sektorean itzal handia duten beste lau enpresek hartu dute parte bertan: TELESONIC, ERREKA, TECOEL eta GARANTIZAMOS CALIDAD, PLAZO Y COSTO. Halaber, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko TECNALIA eragilearen babesa izan du partzuergoak.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren bidez finantzatu da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren babesarekin.