- Konpromisoa
- Konfiantza
- Lorpenerako orientazioa
- Lankidetza eta talde-lana
- Bezero-orientazio
- Aldaketarako orientazioa
Gure ingurunearekin konprometituta
Edonon gaudela ere, gure kokapenaren inguruan sortzen den ekosistemaren parte gara. Kooperatiba gisa, geure gain hartzen dugu ingurunearen baldintzak hobetzeko dugun ardura.
Ezagutu gure konpromisoaKooperatibismoa, proiektu partekatua gara
Kooperatibismoa da ERREKAk 1961ean enpresa-abentura hau aurrera eramateko aukeratu zuen eredua. Urte hauetan guztietan, kooperatiben printzipioak indarrean mantendu dira, enpresa gisa hazteko eta, aldi berean, gure ingurunearekiko erantzukizun soziala gauzatzeko helburuan tinko jarraitzen laguntzen digute.
Ba al zenekien…? 450 pertsonek egiten dute ERREKA munduan, eta horietatik 210 kooperatibistak dira.
Gure gobernantza-eredu kooperatiboa parte-hartzailea eta gardena da, eta kolektiboaren eta zuzendaritza nahiz kudeaketa-organoen arteko konfiantzan dago oinarrituta. Horrela bakarrik ulertzen dugu ERREKA proiektu kooperatiboaren garapena, eta horrela lortuko ditugu gure helburuak.
Kooperatibista izateak ahaldundu egiten zaitu, etorkizunaren inguruan erabakiak hartzeko gaitasuna ematen dizu. Proiektu partekatu horretan, kolektiboaren ongizatea norbanakoaren onura baino garrantzitsuagoa da. Erakunde demokratiko bat, alor eta antolakuntza-maila guztietan hartzen diren erabakien arduradun dena.
ERREKAk nortasun propioa du, etengabeko bilakaeraren eta krisi uneetan amore ez ematearen ondorioz; hori guztia bazkideen konpromisoari esker. Besteak beste, ERREKAren ezaugarri nagusiak berrikuntza eta dibertsifikazioa dira; bezeroak dira lehentasuna, eta bazkideak dira nortasun hori eratu dutenak.
MONDRAGON taldean integratuta, interkooperazioari esker modu aktiboan parte hartzen dugu beste kooperatiba batzuekin kooperatiba-proiektuetan.
Gizarte eta ingurumen-jasangarritasuna
Erreka ez dago Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ezarritako Garapen Iraunkorrerako Helburuetatik kanpo. 2021-2024 plan estrategikoaren helburu nagusia iraunkortasuna da, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik. Estrategia hori aurrera eramateko, Erreka GIHen filosofiarekin bat egiten du, eta horietako batean jartzen du fokua:
ERREKAk langileen ongizatea etengabe hobetzeko konpromisoa hartu du. Horregatik, xede horretara bideratutako ekintzak antolatzen ditu urtero; adibidez, muskuluak indartzeko jarduerak, tabakismoaren aurkako prestakuntza-kanpainak, elikadura osasungarriari buruzko aholkuak dituzten infografiak, etab.
Ingurunean eragina izan duten funts kooperatiboetan oinarritutako ekimenetako bat Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearentzat egokitutako etxebizitza-simulagailu bat garatzea izan da.
Enpresen eta kooperatiben eremuan gazteen prestakuntza eta trebakuntza duala sustatzen du ERREKAk. Une honetan, ERREKAk lankidetza-hitzarmenak dauzka hurbileko hezkuntza sarearekin, esaterako Mondragon Unibertsitatearekin, Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroarekin eta Tecnun zentroekin.
IPDK funtsetik sortu zen ekimenetako bat Mondragon Unibertsitatearen egoitza bat Querétaron eraikitzeko ekarpen ekonomikoa egitea izan zen.
Ba al zenekien…? Irabazien % 10 gizarte-ekintzara bideratzen dira.
- Aspace: ERREKAk gizarte honetako hainbat kolektibori laguntzen die, hala eskatuz gero.
- ERREKAk Bergarako Kukubaso elkartearekin lan egiten du, bertako doskeak berreskuratzeko helburuarekin.
- Korrika: ERREKAk euskararen lekukoa eramaten jarraitzen du. Euskal nortasunarekiko konpromisoa.
Energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea
Gure argiztapen guztia LED teknologiaren bidezkoa da eta argi-sentsoreen bitartez doitzen da; horri esker, % 75 baino gehiago murrizten dira CO2 igorpenak.
Soldata-arrakala txikitzeko ahaleginak egiten ari gara, baita emakumezko eta gizonezko langileen arteko ratioa bidezkoagoa izan dadin ere.
Ingurumen-kudeaketarako sistema ziurtatuak eta kooperatibaren garapen jasangarria sustatzeko planak dauzkagu.
Ingurunearekiko konpromisoaren ildoari dagokionez, ERREKAk Bergarako Kukubaso elkartearekin lankidetzan dihardu bertako basoak berreskuratzeko asmoz.
Pertsonen ongizatea hobetzea
ERREKAk tinko eusten dio ingurunearen jasangarritasun ekonomiko, sozial eta kulturalarekiko konpromisoari, baita ingurumen-jasangarritasuna sustatzeko konpromisoari ere.
Arlo horretan, kooperatiba gisa dugun helburu argietako bat kalitatezko enplegua sortzea da, pertsonak erdigunean jarrita, enpresaren parte diren pertsonen garapen profesional eta pertsonala sustatuta eta, besteak beste, ikasketetan aurrera egiteko planak, lanerako malgutasuna, berdintasuna eta kontziliazioa eskainita.
ERREKAn konpentsazio-eredu aurreratu baten, talentuaren garapenaren eta erakunde hibrido baten aldeko apustua egiten dugu, beste elementu batzuen artean.
Enpresa handi egiten duena enpresa posible egiten duten pertsonak dira.