Erreka Digital Bolt teknologia berritzailea aurkeztu du Errekak WindEurope azokan

Erreka Digital Bolt teknologia berritzailea aurkeztu du Errekak WindEurope azokan

Errekaren Smart Fastening negozioak garatutako ingeniaritza-soluzioak eolikoen mantentze-lanetarako funtsezko elementu bihurtzen ari dira.

Erreka Digital Boltek (EDB) irtenbide iraultzaile bat sartu du turbina eolikoen aplikazioetan estutze-karga zehatza neurtzeko. Abangoardiako teknologia horri proba zehatzak egin dizkiote Europan turbina eolikoen jatorrizko ekipoen fabrikatzaile nagusiek, eta 50.000 unitate baino gehiago ezarri dituzte arrakastaz lehorrean eta itsasoan. Orain, DNVren onespenarekin, Erreka Digital Bolt industriaren estandarrak birdefinitzeko prest dago.

Ainhoa Larrañaga Erreka Smart Fastening-eko zuzendariak azaldu duen bezala, duela 20 urte konturatu ziren torlojuaren kargarenm inguruko informazio zehatza ez izateak eragozpenak zituela eta torlojuaren karga zein den zehatz jakiteko teknologia garatzen hasi ziren, horrela bezeroaren kostuak arintzeko, bai produktuan, baita mantentze-lanetan ere.

Horrela azaltzen du Larrañagak Erreka Digital Bolten teknologia nolakoa den: “Torlojuetan instalatzen den sentsore bat da, eta ultrasoinuen bidez torlojua zeharkatzen duen uhinaren abiaduraren irakurketa bat lortzen da; beraz, kargari buruzko informazio oso zehatza dugu. Kargari buruzko informazio zuzen horri esker, bezeroek hobeto dimentsionatu ahal izan dituzte torlojuak, mantentze-lanak hobetu ahal izan dituzte eta, azkenean, benetako informazioarekin hartzen dira erabakiak.”

Teknologiak DNVren onespena jaso du, eta horrek industriaren estandarrak betetzen dituela eta fidagarritasuna duela berresten du.

𝗘𝗿𝗿𝗲𝗸𝗮 𝗗𝗶𝗴𝗶𝘁𝗮𝗹 𝗕𝗼𝗹𝘁® (𝗘𝗗𝗕) teknologia.

WindEurope, sektoreko profesionalen topaketa

WindEurope 2024 azoka Bilbon egin da martxoaren 20tik 22ra. Hainbat saiotan adituak entzun eta 400 erakusketari baino gehiagorekin harremanak izan dituzte sektoreko 10.000 profesional baino gehiagok. Energia eolikoaren merkatuko berrikuntza guztiak izan dira erakusgai, bai Europan, bai Europatik kanpo, energia eolikoaren balio-kate zabalaren ordezkari gisa.

Larrañagak azpimarratu du bilera asko egin ahal izan dituztela: “Oso pozik gaude bisiten kopuruagatik eta bisiten kalitateagatik”, dio.

Harpidetu zaitez gure albisteetara

Ez galdu ERREKAri buruzko azken berriak

Albisteak

ERREKAri buruzko azken albiste eta berritasunak kontatuko dizkizugu.

Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria

Erreka kooperatibak etapa berri bati ekin dio Arkaitz Etxezarreta (Oñati, 1980) kooperatibako zuzendari nagusi izendatuta. Smart Fastening negozioko zuzendari izan […]

Irakurtzen jarraitu
ERREKAk Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
ERREKAk Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
ERREKAk Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin

Errekaren eta Darwin Biomeden arteko akordioaren argazkia, ezkerretik eskuinera, Gorka Mendiaraz, ERREKA Medical negozio zuzendaria, Adrian Jiménez, Darwin Biomedeko Zuzendari Orokorra eta Lander Sagarna, Errekako Berrikuntza eta garapen berrien zuzendaria.

Irakurtzen jarraitu
Lander Sagarna: “Gure helburua negozio garapena, azelerazio korporatiboa eta aktiboen balorizazioa ERREKAren estrategiarekin lerrokatzea da”.

Irailaren hasieran hartu zuen Lander Sagarnak (Areatza, 1987) ERREKA taldeko Berrikuntza zuzendari kargua. Industria ingeniaritza ikasi zuen Bilboko Ingeniaritza Eskolan […]

Irakurtzen jarraitu