Talde korporatiboa, bakarra munduan

MONDRAGON Euskadiko lehenengo talde industriala da eta, ekonomia sozialari dagokionez, Espainiako garrantzitsuena, lan-interkoopertiboaren arloa berriz, mundu-mailako erreferentea da.

Ezagutu negozioa
Talde korporatiboa, bakarra munduan
Informazio gehiago

Elkartasun-mekanismo batzuen bidez batuta gaude, berrikuntza, nazioartekotzea eta jarduera berrien garapena bultzatzeko.

Lau urtean behin zehazten den politika sozioenpresariala da kooperatibek beren plan estrategikoa definitzeko esparru komuna, besteak beste digitalizazioa, zibersegurtasuna eta iraunkortasuna jasotzen dira bertan. Horrela, kooperatibak elkarrekin lerrokatuta jardutea lortzen da.

Pertsonekiko eta ingurunearekiko konpromisoa

Bestalde, pertsonei eta elkartasunari eman zaien garrantziari esker, etengabe garatzeko aukera izan dugu duela sei hamarkada baino gehiago MONDRAGON osatzen dugun kooperatibok.

Taldeak konpromiso irmoa du inguruan kalitatezko enplegua sortzeko helburuarekin, eta liderrak gara askotariko sektoreetan: makina-erreminta, banaketa, jasotzea, kontsumo-ondasunak, ibilgailuak, aholkularitza, eraikuntza, finantza-zerbitzuak, aseguruak, etab.

Gainera, MONDRAGONek unibertsitate propioa dauka (Mondragon Unibertsitatea), prestakuntzaren garrantzian sinesten duelako, baita berrikuntzaren garrantzian ere, eta I+G arloko 14 zentrok osatutako sare integratua du.

Indar ekonomikoa

MONDRAGON korporazioa osatzen dugun kooperatiba guztien ekarpenekin elikatutako kooperatiba-funtsari esker, enpresen erronkei ziurtasun gehiagorekin aurre egiteko babes ekonomikoa daukagu.

Laboral Kutxa finantza-erakundea taldeko kide izateak ere segurtasuna eskaintzen digu ekonomiari eta finantzei dagokienez.

Ba al zenekien…? Taldearen indarguneetako bat interkooperaziorako aukera da, proiektu partekatuak sortzeko, sinergiak aprobetxatzeko edo aliantzak sortzeko aukera dugu.

MONDRAGON Korporazioak eremu hauetan garatzen du bere jarduera:

  • Otarola Otarola MONDRAGONeko zuzendaritzen eta kooperatiben garapenerako zentroa da. Kooperatiben gobernantza onerako oinarri izan behar duten hausnarketa, esperientzia kooperatiboak partekatzea eta ezagutza eskuratzea ahalbidetzen duen espazioa.
  • Gogoeta berritzaileak Gogoeta berritzaileak Mondragonek berrikuntzaren, lankidetzaren eta garapenaren aldeko apustua egin du. Lanaren ondorioz, enpresa-jarduera berriak sortzen dira, baita ezagutza eta prestakuntza ere, berrikuntza korporatiboko eredu integratu baten bidez.
  • Mondragon jendea Mondragon jendea Plataforma digital honetan, kooperatibek beren lan-eskaintzak argitaratzen dituzte, pertsonak erdigunean jartzen dituen ekosistema berritzaile batean.
  • Sustapen zentroa Sustapen zentroa Plataforma pribatu korporatiboa da, eta taldeko kooperatibentzat jarduera eta negozio berriak bilatu eta garatzen ditu.
Ezagutu gehiago
Familia honetan besoak zabalik itxarongo zaitugu
Ezagutu gehiago
Familia honetan besoak zabalik itxarongo zaitugu
Ezagutu gehiago
Tokikoa ardatz duen marka globala
Ezagutu gehiago
Tokikoa ardatz duen marka globala

Pozik gaude zuri laguntzeaz

Jarri gurekin harremanetan