ERREKAk parte hartu du Eusko Jaurlaritzak Japoniara antolatutako misio ofizialean.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia sailburua buru izan dituen delegaritza zabal batek Japonia bisitatu du azken bi asteotan. Bidaiaren helburua izan da Japonian aurkeztea Euskadik dituen gaitasun industrial eta teknologikoak.
Gure lankideak, Ainhoa Larrañaga eta Arkaitz Etxezarreta, izan dira ERREKAko ordezkariak misio honetan.
Besteak beste, Tohoku bolt bezalako enpresak bisitatu dituzte eta FUKUSHIMA Renewable Energy Industrial Fair azokan izan ziren ERREKA Digital Bolt teknologia eta energia eolikoaren arloan eskaintzen ditugun ingeniaritza soluzio guztiak azalduz.
Basque Energy Clusterrak eta BTIk (Basque Trade & Investment/Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) antolatu dute, eta, horri esker, Japoniak energia eolikoaren arloan egin duen apustu garrantzitsua bertatik bertara ezagutu ahal izan dute.



Albisteak
ERREKAri buruzko azken albiste eta berritasunak kontatuko dizkizugu.

ERREKA IKERLANeko bazkide erabiltzailea izango da, lankidetza teknologikoa eta instituzionala bultzatzeko
ERREKAk, IKERLAN zentro teknologikoko bazkide erabiltzailea izatea formalizatu du, MONDRAGON taldeko bi kooperatiben arteko lankidetza indartzen duen urrats estrategiko batean. […]

ERREKA kooperatibak bat egin du HIREKINen ekintzailetza teknologikoa sustatzearekin
Kooperatibak bere negozioen erronka teknologikoak proposatuko ditu, ikasleek barne-ekintzailetza edo dibertsifikazio bihur daitezkeen berrikuntzak garatu ditzaten. HIREKIN Mondragon Unibertsitateko Goi […]

Gipuzkoako Foru Aldundiak ERREKAren instalazioak bisitatu ditu Bergaran, bere proiektu estrategikoak ezagutzeko
Fastening Excellence Center (FEX) erakundeak antolatutako jardueren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bisita instituzionala egin du Bergarako ERREKAren instalazioetara. Ane Insausti, […]