Nerea Agirrezabal | Goreneko ingeniaria

Nerea Agirrezabal | Goreneko ingeniaria

Nola hobetu aire-sorgailuen mantentze-lanak garabirik erabili gabe? Eta nola murriztu kostuak? Hori izan zen Nerea Agirrezabal duela bost urte Erreka Smart Fasteningera erakarri zuen erronka bikoitza. Harrezkero, bezeroen eolikoak mantentzeko plana egiten duen ingeniarietako bat da. Errekaren torloju adimendunek mugarri bat ezarri dute tramankulu horien kontserbazioan.

Nerea ez da bulegoko lanean bakarrik aritzen, noizean behin parke eolikoetara irteera egiten du mantentze lanak egiteko. Garabirik gabe eta in situ lanean. “Ez da oso ohikoa parke eolikoetan emakume bat aurkitzea” esan digu.

Joan den uztailean TU Lankidek Puiuko (Nafarroa) parke eolikora lagundu zuen Agirrezabal bere lanean. Bergaratik (Gipuzkoa) goizeko 6:00etan irten ginen instalazioetara, 8:00etan iritsi eta lanari ekiteko. Lehenik eta behin, baldintza klimatologikoak hartu behar dira kontuan. Izan ere, haize-sorgailu baten gorenean lan egiteko, haizearen abiadura funtsezkoa da: “14 m/s-tik aurrera goian egon zaitezke, baina ezin dituzu lan batzuk egin. 18 m/s-tik aurrera ezin duzu igo ere egin. Haize handia badago edo ekaitza badago, adibidez, lana utzi egin behar duzu eta makinatik jaitsi. Segurtasuna lehenetsi behar da beti”, esan digu Agirrezabalek.

Era berean, hasi aurretik, Agirrezabalek eta mantentze-lanetako langileek segurtasun-hitzaldia jasotzen dute, ekipatu egiten dira (arnesa, kaskoa, eskularruak, igela, kakoak, erretraktila…) eta lanari ekiten diote. Lehenik eta behin, polipastoaren laguntzaz behar den material guztia igotzen dute, goiko aldera makinaren barruko eskaileretatik sartzen diren bitartean. Behin barruan, piezak desmuntatu eta muntatzen hasten dira. “Ez da lan egiteko leku erosoa. Kontuan izan behar da makina baten barruan gaudela eta ez dagoela maniobrak egiteko leku handirik “, adierazi du Agirrezabalek.

Torloju adimendunak

Palek Y posizioan egon behar dute torlojuak ordezkatu ahal izateko: “Errekak egindako beste batzuengatik aldatzen ditugu, eta horiek bainu desberdina dute torlojuaren marruskadura eta karga minimizatzeko. Horrela hobeto doitzen eta hobeto fnkatuta geratzen da”, azaldu du Agirrezabalek.

Pala bakoitzean jarritako torloju guztien artean, 8 sentsorizatuak ziren, Erreka Digital Bolt® izenekoak. Pala bakoitzeko torloju berri guztiak instalatu ondoren, torloju sentsorizatuen aurrekargari buruzko informazioa irakurtzen du PDA baten bidez, eta informazioa erregistratuta geratzen da mantentze-lanen jarraipena egin ahal izateko. Espedizio horretan eragiketa bera egin zen 10 aerosorgailutan.

Horrela, aerosorgailuetan gertatzen diren problematika gehienak konpontzen dira, horien funtzionamendua erraza baita: palek haizearen energia zinetikoa harrapatzen dute eta energia mekaniko bihurtzen dute; energia hori, era berean, energia elektriko bihurtzen du sorgailuak. Bada, irtenbide hori aurkitu aurretik, sorgailua (edo bujia) garabi baten bidez jaitsi eta lurrean konpontzen zen; Errekaren ekarpenari esker sorgailua lurrera jaitsi behar izan gabe konpondu daiteke. Horrela, makinen bizi-urteak handitzea eta mantentze-kostu handiak saihestea lortzen dute.

Beti ikasten

Craneless (garabirik gabe) mantentzeko proiektuarekin hasi zenean, Agirrezabalek munduko hainbat lekutara bidaiatu behar izan zuen, Portugalera, AEBera, Poloniara… bezeroen arazoari irtenbidea emateko. “Lehenik eta behin, ordenagailuan simulazioa egiten da, eta behin paperezko balioek ondo eman dutela egiaztatuta, Errekan saiakuntza-bankua daukagu –bujea, makinaren ardatza eta palaren zati bat–, aerosorgailura joan aurretik probak egiteko”

Haize-sorgailuak bisitatzea Agirrezabalek egiten duen lanaren zati bat baino ez da: “Nire lanaren alde ona da ez naizela beti gauza bera egiten ari. Proiektu desberdinak ditut nire ardurapean, eta, ingeniaritzalanez gain, komertzial-lanak ere egiten ditut. Hainbat proiektutan lan egiteko aukera izan dut hasi nintzenetik, beti ari naiz ikasten eta horrek asko betetzen nau. Erronkak gustatzen zaizkigu Errekan “.

Offshore eolikoak

Eolikoen sektoreak hazten jarraitzen du eta Errekan gero eta proiektu gehiago dituzte. Parke eolikoetan in situ lan egiteaz gain, urrutitik ere egiten dute, Erreka Digital Bolt® teknologiari esker. “Gaur egun parke asko offshore eraikitzen dira itsasoan. Itsas zabaleko mantentze-lanak egitea oso garestia da eta horregatik torloju sentsorizatuak instalatzen dituzten gero eta bezero gehiago ditugu, torloju horiei buruzko informazioa distantziatik izateko aukera ematen digun datalogger batekin batera”, azaldu du Agirrezabalek. Teknologia honen bidez, torlojuak zein karga duen hobeto ezagutzen dute, eta, horrela, AEBetan, Erresuma Batuan, Frantzian edo Holandan, besteak beste, instalatutako makinen mantentze-lanak zehaztasun handiagoz planifkatu ditzakete.

Harpidetu zaitez gure albisteetara

Ez galdu ERREKAri buruzko azken berriak

Albisteak

ERREKAri buruzko azken albiste eta berritasunak kontatuko dizkizugu.

Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria

Erreka kooperatibak etapa berri bati ekin dio Arkaitz Etxezarreta (Oñati, 1980) kooperatibako zuzendari nagusi izendatuta. Smart Fastening negozioko zuzendari izan […]

Irakurtzen jarraitu
ERREKAk Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
ERREKAk Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
ERREKAk Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin

Errekaren eta Darwin Biomeden arteko akordioaren argazkia, ezkerretik eskuinera, Gorka Mendiaraz, ERREKA Medical negozio zuzendaria, Adrian Jiménez, Darwin Biomedeko Zuzendari Orokorra eta Lander Sagarna, Errekako Berrikuntza eta garapen berrien zuzendaria.

Irakurtzen jarraitu
Erreka Digital Bolt teknologia berritzailea aurkeztu du Errekak WindEurope azokan
Erreka Digital Bolt teknologia berritzailea aurkeztu du Errekak WindEurope azokan
Erreka Digital Bolt teknologia berritzailea aurkeztu du Errekak WindEurope azokan

Errekaren Smart Fastening negozioak garatutako ingeniaritza-soluzioak eolikoen mantentze-lanetarako funtsezko elementu bihurtzen ari dira. Erreka Digital Boltek (EDB) irtenbide iraultzaile bat […]

Irakurtzen jarraitu