Xabier Sacristan: “Negozio berriekin dibertsifikatu nahi dugu, bai automozio arloan eta baita automoziotik kanpo ere”.

Xabier Sacristan: “Negozio berriekin dibertsifikatu nahi dugu, bai automozio arloan eta baita automoziotik kanpo ere”.

Irailaren hasiera ezkero Xabier Sacristan (Beasain, 1987) da ERREKA Plasticseko zuzendaria. Ibilbide profesionala Cie Automotive enpresan egin du; finantza arloan hasi zen lanean eta 2017tik enpresa horretako AEBetako filial bateko zuzendari aritu da. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean eta Zuzendaritza Estrategikoko masterra du. Gogoz hartu du ERREKAren plastikogintza arloa zuzentzeko erronka.

Zerk motibatu zaitu gehien ERREKAra etortzeko?

Automozioa eraldatzen ari den sektorea da, erakunde eta instituzioetatik apustu bezala egiten ari dena mugikortasun berriaren bueltan. Europa eta Espainiarentzat sektore estrategiko bat da eta ERREKA gogo handiarekin dago eraldaketa bat egin eta sektore berrietan sartzeko. Horretaz gain, plastiko teknologiarekin hezi naiz profesionalki eta aukera hau ere plastikoarekin lotutakoa da. Bi faktore horiek motibatu naute, batez ere.

Zer eskainiko diozu ERREKAri? Zer nabarmenduko zenuke?

Alde batetik, talde-lana eta konfiantza. Herrialde ezberdinetako lantegiekin ari gara lanean eta talde-lana eta konfiantza beharrezko dela uste dut laneko giro on bat sortu eta talde ona egiteko.

Bestetik, emaitzarekiko eta prozesuarekiko disziplina eta ardura sentimendua indartzea nahiko nuke.

Zeintzuk dira orain dituzun erronkak ERREKAn?

Erronkak herrialdeen arabera sailkatu beharko genituzke. Bai Txekian eta bai Mexikon hazkunde handia jasan dugu eta taldeak tamaina berrirako sendotu behar dira. Hazkundearekin jarraitu behar dugu, baina hazkunde kontrolatu batekin. Aurreikuspen onak ditugu datozen urteetan ere hazten jarraitzeko, baina beti ere lehenengo egokitu behar ditugu prozesuak eta ekipoak tamaina berrira. Lan bat dago hor.

Bestetik, negozio berriekin dibertsifikatu nahi dugu, bai automozio arloan eta baita automoziotik kanpo ere. Hori aplikatuko nioke bai Txekiari eta baita Mexikori ere.

Antzuolako egoitzan Contract Manufacturing-en erreferente izateko lanean ari gara; proiektu berriak erakarri eta aurrerapauso handiak egin ditugu azken aldian. Antzuolatik ere sostengu handia ematen diegu kanpoko ekoizpen-lantegiei. Gure helburua da, know-how-a Antzuolan izan arren, ekoizpen-lantegiek independentzia puntu bat lortzea.

Azkenik, Txinan dugun lantegiari dagokionez, jarduera komertzial sakona egiten ari gara eta bezeroak erakarri eta lantegia martxa onean jartzea izango da epe motzeko helburua. Txinako merkatuak indar handia du gaur egun eta datozen urteetan ere hala izango du; han presente egotea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu bai merkatuan eta bai konpetentziaren aurrean egoera eroso batean sentitzeko.

Contract manufacturing arloan zein aukera ikusten dituzu ERREKAn?

ERREKA Plastics-en barne Medical sektorean sartzen ari gara eta gaur egun esan dezaket Contract Manufacturing hornitzailea garela. Diseinu fasean sartzen gara bezeroarekin eta bukaerara arte berarekin gaude, produktua eman arte. Balio kate guztia barne hartzen dugu. Automozio mailan ere aukerak daude mugikortasun elektrikoko hainbat produktu eta garapen berriekin. Aurrerapen handiak egiten ari gara gure ingeniaritzako sailarekin eta aukera handiak ditugu Contract Manufacturing arloan hazteko.

Zer nabarmenduko zenuke ERREKAtik?

ERREKA bat gara eta familia bat izan behar dugu. Merkatuan hainbat baldintza aldaketa egoten dira eta dibertsifikatuta egotea oso garrantzitsua da ERREKAko negozio ezberdinentzat, onura bat baita denentzat; ERREKA marka indartsuago egiten du eta enpresaren zimentuak sendotzen ditu.

Bestetik, hemen daramadan denbora gutxian ikusi dut jende oso baliagarria dagoela ERREKAn, esperientzia handiarekin, urte asko eman dituena enpresan eta hori indargune bat da. Ez da ikusten enpresa guztietan eta abantaila bat da konpetentziarekiko. Horrek erakusten du gauzak ondo egin direla iraganean eta espero dut etorkizunean berdin edo hobeto jarraitzea.

Kooperatiba izaerak zein abantaila ematen dio ERREKAri?

Ikusten dudan abantaila da denek jabetza sentimendua dutela eta asko kooperatibista izanda enpresaren emaitzak eta erantzukizunak haienak direla sentitzen dutela. Hori ezberdintasun handia da kooperatiba ez den enpresa batekiko. Normalean erronka bat izaten da jendeari emaitza orokorrarekiko erantzukizuna eskatzea, norberaren erantzukizunera mugatzen baitira. Kooperatiban ikusten dudana da talde-lan handiagoa dagoela eta kooperatibaren parte sentitzeak eragiten du ondokoari laguntzea, informatzea eta jakinmina sustatzea.

Harpidetu zaitez gure albisteetara

Ez galdu ERREKAri buruzko azken berriak

Albisteak

ERREKAri buruzko azken albiste eta berritasunak kontatuko dizkizugu.

Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria

Erreka kooperatibak etapa berri bati ekin dio Arkaitz Etxezarreta (Oñati, 1980) kooperatibako zuzendari nagusi izendatuta. Smart Fastening negozioko zuzendari izan […]

Irakurtzen jarraitu
ERREKAk Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
ERREKAk Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
ERREKAk Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin

Errekaren eta Darwin Biomeden arteko akordioaren argazkia, ezkerretik eskuinera, Gorka Mendiaraz, ERREKA Medical negozio zuzendaria, Adrian Jiménez, Darwin Biomedeko Zuzendari Orokorra eta Lander Sagarna, Errekako Berrikuntza eta garapen berrien zuzendaria.

Irakurtzen jarraitu
Erreka Digital Bolt teknologia berritzailea aurkeztu du Errekak WindEurope azokan
Erreka Digital Bolt teknologia berritzailea aurkeztu du Errekak WindEurope azokan
Erreka Digital Bolt teknologia berritzailea aurkeztu du Errekak WindEurope azokan

Errekaren Smart Fastening negozioak garatutako ingeniaritza-soluzioak eolikoen mantentze-lanetarako funtsezko elementu bihurtzen ari dira. Erreka Digital Boltek (EDB) irtenbide iraultzaile bat […]

Irakurtzen jarraitu