Garatu zure talentua ERREKArekin batera

Industria-ingurune multisektore eta multiteknologiko batean garatu nahi duten talentu gazteak bilatzen ditugu.

Bidali Curriculuma Gehiago ezagutu
Informazio gehiago

Praktikak, prestakuntza duala, gradu edo master amaierako lanak eta zure lehen lan-esperientzia eskaintzen dizkizugu.

Ezagutu zu bezalako ikasleen esperientzia

2018ko azaroaz geroztik ari naiz lanean ERREKAn, ingeniaritza sailan.

Onena da egunero lan desberdinak egiteko aukera dudala.

Bideoa ikusi

Nerea, 27 urteak

Ingeniaritza Industrialeko Masterra, EHU.

ERREKAn lan egitea harro egoteko modukoa da, egun bakoitza erronka bat baita. Asko eskertzen dut eman didaten aukera. Zalantzarik gabe, biziki gomendatzen diet beste ikasleei praktikak enpresa horretan egitea.

Elkarrizketa irakurri

Jokin, 25 urteak

Telekomunikazio-sistemen Ingeniaritza Masterra, Nafarroako Unibertsitate Publikoa

ERREKAn lan egitea harro egoteko modukoa da, egun bakoitza erronka bat baita.

Asko eskertzen dut eman didaten aukera. Zalantzarik gabe, biziki gomendatzen diet beste ikasleei praktikak enpresa horretan egitea.

Bideoa ikusi

Mikel, 24 urteak

Ingeniaritza mekanikoa, MU

Urtebete inguru daramat ERREKAn modu dualean, moldeen lantegian praktikak egiten Iban eta gainerako lankideekin.

Elkarrizketa irakurri

Carlos, 21 urteak

Fabrikazio mekanikoaren produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria.

Jokin
Carlos
ERREKA:
Zer ari zara ikasten?
Jokin:

Joan den urtean Telekomunikazio-sistemen Ingeniaritza Unibertsitate-masterra amaitu nuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Dagoeneko ingenieritza mota beraren gradua egina nuen TECNUN eskolan. Hain zuzen ere, ERREKAn egin nuen Master Amaierako Lana, eta horrek ateak ireki zizikidan.

ERREKA:
Zein da zure funtzioa ERREKAn?
Jokin:

Hitz gutxitan esanda, nire helburu nagusia Errekaren negozio desberdinen proiektuetan parte hartzea eta laguntzea da.

ERREKAren kasuan, konektatuko ditugun objektuak, besteak beste, ateetarako torloju eta motorrak eta ate automatikoak dira. Gure helburu nagusia torlojua eta atea sarera “konektatzea” da, informazioa komunikatu ahal izateko.

ERREKA:
Zein dira zure eginkizunaren erronka nagusiak?
Jokin:

Une honetan “boom” moduko bat dago IoT arloan. Dena da berria. Bai, hardwareari dagokionez (mikotxip fisikoak), bai softwareari dagokionez (programak). Orain arte, industriak oztopo asko zituen horrelako proiektuak garatu eta martxan jartzeko, teknologia oraindik ere oso gordin zegoelako IoT munduak proposatzen dituen inguruneetarako. Adibide azkar bat aipatzeagatik, informazioa tasa altuetan transferitzeko 4G edo 5G gisako sareen hedaketa masiboa berriki ezarri da eta edozerekin konektatzeko aukera ematen du, baldin eta SIM txartel bat jartzen bada. Orain arteko oztopoen beste adibide argi bat informatikaren eta telekomunikazioen munduan maiz gertatzen den arazo bat da: estandarizazioa. Zehazki, estandarizazio falta. Duela urte gutxi arte, elkarri konektatutako objektu guzti horiek erabili beharreko “lengoaia” ez zegoen estandarizatuta (azkenean, MQTT komunikazio-protokoloa finkatu da).

Hala eta guztiz ere, une honetan industria bera oso momentu interesgarria ari da bizitzen, zume guztiak (edo ia guztiak) eraikita eta erabilgarri baitaude. Egin behar den bakarra pieza guztiak bildu eta IoT protokolo propioa eraikitzea “besterik” ez da. Horrekin guztiarekin esan nahi dudana da ekosistema hau berria dela bai, Errekarentzat, bai mundu osoarentzat. Beraz, erronka nagusia etengabe berritasunen jakinaren gainean egotea eta teknologia berritzaileena ezartzea da; alegia, berritzaileak eta aitzindariak izatea, horrek dakartzan abantaila eta desabantailekin. Izan ere, abentura handiena zuloz beteta dagoen lurrezko bide bat egitea da, gaizki emandako argibideekin eta ekaitza gainean duzula.

ERREKA:
Zer ikasi duzu profesionalki ERREKAn? Eta pertsonalki?
Jokin:

Teknikoki, pila bat gauza. Asko landu dut Java, Python edo C gisako programazio-lengoaiak erabiltzeko gaitasuna. Komunikazio-protokolo desberdinak ulertu, ezarri eta sortzea. Ikuspegi profesionala eta “egiazkoa” eskuratu dut Networking (sistema informatikoak) delakoari dagokionez. Zibersegurtasunari eta adimen artifizialaren inguruan ere zertxobait ikasi dut… ERREKAren balioei esker, asko saritzen da ikasteko gogoa izatea eta, ondorioz, etengabe eskaintzen dira gogo hori hauspotzeko tresnak. Eta nik ezin dudanez geldi egon… Ahalik eta etekin handiena atera nahi izan diet tresna horiei.

Bestalde, ERREKAn beste zerbait ere eskaintzen da. Izugarri balioesten dudan zerbait. Esaten den bezala: liburuetan agertzen ez dena. Benetako proiektuen kudeaketa, pertsona arteko harremanen eta lan-harremanen kudeaketa azkar eta efizientea, benetako emaitza funtzionalak lortzera bideratutako jarduna eta/edo lan-giro osasuntsu bat edukitzeko tresna guztiak. Unibertsitatean beste 20 urte egingo banitu ere, ezinezkoa izango litzateke gauza horiek ikastea.

ERREKA:
ERREKAren zein balio dator bat gehien zure izaerarekin?
Jokin:

Konfiantza. Konfiantzarik ez dago konpromisorik ezta elkarlanean jarduteko edo norabide kolektibo bat ezartzeko aukerarik ere. Konfiantza zure balioa erakusteko, beharrezkoa denean gainerakoei laguntza eskatzeko edo edozein unetan edozertaz hitz egiteko. Nire ustez, lehenengo urratsa konfiantza-sare egonkor eta zurrun bat lortzea da. Oinarri horrekin, edozer eraiki daiteke. Eta Errekan badago hori. Zaindu beharreko altxorra da.

ERREKA:
Nola definituko zenuke ERREKA hitz bakarrarekin?
Jokin:

Egia esan, hitz gutxi erabiltzen ahalegintzen naiz, egungo munduan benetakoa eta erabilgarria den informazioa galdu egiten da, letra-zopa erraldoi batean. Hala ere, hitz bakarra erabiltzea ez da nahikoa eta orokorregia iruditzen zait; dena den, esango dizut: atea.

ERREKA:
Zer da ERREKAren ezaugarri onena?
Jokin:

Erakunde gisa transmititzen dituen balioak, aukerak eta tresnak nabarmenduko nituzke. Errealitate gisa, hurbiltasuna eta lan-giroa dira aipagarrienak; hau da, pertsonak.

ERREKA:
Nola ikusten duzu etorkizuna?
Jokin:

Aukerez eta erronka izugarriz josita. Lehen IoT arloari buruz esan dizudana icebergaren tontorra besterik ez da, edo hala izan beharko luke. IoT benetako beste helburu asko lortzeko tresna bat besterik ez da. Baliteke erabilgarria izatea negozio baterako, edo hura goitik behera eraldatzea. Adibidez, monitorizazio-datu masiboen (Big Data) kudeaketa edo prozesamendua epe laburrean adimen artifizialaren bidez egin ahalko den zerbait izan daiteke. Hori guztia egunerokoaren testuinguruan, behar adina denbora eskainita eguneroko lanari, baina, anglosaxoiek esango luketen moduan, “The Big Picture” begien bistatik galdu gabe. ERREKA prest egon behar da, eta egongo da, datorren hamarkadako mundura egokitzeko.

ERREKA:
Zer ari zara ikasten?
Carlos:

Fabrikazio mekanikoaren produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria izateko zikloa, Miguel Altuna lanbide heziketa zentroan.

ERREKA:
Zein da zure funtzioa ERREKAn?
Carlos:

Moldeen lantegian Ibani laguntzea eta bost ardatzeko fresatzeko makinarekin lan egitea. Bertan, moldeak mekanizatzen ditugu eta, arazoak daudenean, irtenbideak bilatzen gelditzen gara.

ERREKA:
Zein dira zure lanaren erronka nagusiak?
Carlos:

Ez da erraza pieza handiak maneiatzea, eta esango nuke horrelakoak maneiatzen ikastea orain arte egin dudan zailena izan dela. Baina denborarekin edozer ikasten da.

ERREKA:
Zer ikasi duzu profesionalki ERREKAn? Eta pertsonalki?
Carlos:

Ikasi dut errespetuz lan egin behar dela eta, pertsonalki, esango nuke lantaldeak eta elkarri laguntzeak duen garrantziaz konturatu naizela. Beti egon behar gara prest lantaldeko kideei laguntzeko.

ERREKA:
Zer ikasi duzu profesionalki ERREKAn? Eta pertsonalki?
Carlos:

Balio askorekin bat banator ere, baten bat nabarmendu behar izanez gero, errespetua eta kidetasuna azpimarratuko nituzke.

ERREKA:
ERREKAren zein balio dator bat zure izaerarekin?
Carlos:

Balio askorekin bat banator ere, baten bat nabarmendu behar izanez gero, errespetua eta kidetasuna azpimarratuko nituzke.

ERREKA:
Nola definituko zenuke ERREKA hitz bakarrarekin?
Carlos:

Berezia.

ERREKA:
Zer da ERREKAren ezaugarri onena?
Carlos:

Moldeen lantegian dagoen lan-giro bikaina.

Zure profila gaur egun ditugun eskaintzekin ez badator bat zure curriculuma bidali diezagukezu