Dibertsifikazioa eta pertsonekiko konpromisoa dira gure etorkizuneko bermea
Enpresa kooperatiboa gara, 1961ean sortua. Hainbat sektoretan ibilbide enpresarial luzea egina dugu. Gure bilakaera berrikuntzaren eta negozioen garapenaren alde egin dugun apustuan oinarritu da, eta berari esker produktu eta zerbitzu eskaintza zabala eduki ahal izan dugu.
Taldea gara, ERREKA markaren pean, eta ondo berezitutako lau unitate ditugu, gestiorako autonomia handiarekin eta nazioarteko merkatuetan gero eta presentzia handiagoa izateko gaitasunarekin.
Kalitatearekin, ingurumenarekin eta pertsonen segurtasun eta osasunarekin hartutako konpromisoaren ondorioz, araudirik aurreratu eta zorrotzenei jarraituz lan egiten dugu.
Europan dagoen enpresa talde garrantzitsuenetakoa da, 1.000 kooperatiba autonomo eta independente baino gehiagok osatutakoa, eta lehen enpresa taldea da Euskal Herrian eta hamargarrena Espainia.
Gure MISIOA bezero asebeteak sortuz gozatzea da.
ERREKA markaren pean berezko izaera ematen digun balio eta kultura komunak ditugu.
Pertsonak dira ERREKAren “balio diferentzialik” garrantzitsuena. Pertsonak, nortasun propioa eta ilusio, sentimendu, nahi, behar, gaitasun, trebetasun eta desioak dituzten gizabanakotzat hartuak.
Harro gaude gure enpresa proiektuak izan duen bilakaerarekin, urte hauetako ibilbidean hainbat homologazio eta ziurtagiri lortuz.
Bidali iezazkiguzu zure kontsultak edo iruzkinak
Ibarreta auzoa, z.g., 20577,
Antzuola - Gipuzkoa
Spain
T. (+34) 943 78 60 09
F. (+34) 943 78 71 79
E. contact@erreka.com