ERREKA kooperatibak bat egin du HIREKINen ekintzailetza teknologikoa sustatzearekin

ERREKA kooperatibak bat egin du HIREKINen ekintzailetza teknologikoa sustatzearekin

Kooperatibak bere negozioen erronka teknologikoak proposatuko ditu, ikasleek barne-ekintzailetza edo dibertsifikazio bihur daitezkeen berrikuntzak garatu ditzaten.

HIREKIN Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak lideratzen duen zentro berria da. Bertan ekintzailetza eta barne-ekintzailetza industrial eta teknologiko jasangarria sustatzen da enpresa, ekintzaile, ikertzaile eta ikasleen diziplinarteko lankidetza indartuz.  Zentroa Arrasaten dago eta hainbat enpresa laguntzaileren babesa du. Zerrenda horretara erakunde bat sartu berri da, ERREKA kooperatiba hain zuzen ere.

Lankidetza horri esker, ERREKAk bere negozioetako erronka teknologikoak jarriko ditu mahai gainean ekintzailetza eta berrikuntzaren inguruko interesa duten ikasleek landu ditzaten. Ikasle hauek irtenbideak identifikatu beharko dituzte, proposamenak garatu eta aplikatu, ondoren ebaluatu eta aurrera egin edo ez baloratzeko. Prozesuaren helburu nagusia dibertsifikazio jarduera berriak, negozio-lerro berriak eta barne-ekintzailetza sustatzea direlarik. Unibertsitatea eta kooperatibaren arten lankidetza honek bat egiten du ERREKAren konpromisoarekin inguruarekiko erantzukizuna gauzatzeko eta kalitatezko enplegua sortzen laguntzeko, pertsonak erdigunean jarriaz.

Gaur egun, HIREKINen erakunde laguntzaile nagusiak Fagor, MONDRAGON Corporación, Orbea eta Erreka dira. Saiolan, GARAIA, Gaztenpresa, Galbaian eta Isea erakundeek ere parte hartzen dute HIREKINen inguruan sortutako ekintzailetza-ekosisteman.

ERREKAri buruz

ERREKA kooperatibak soluzio aurreratuak diseinatzen eta garatzen ditu hainbat sektoretarako, hala nola automobilgintza, osasuna, sarbideen kudeaketa, mugikortasuna, energia berriztagarriak, barne-egitura kritikoak, meatzaritza eta aeronautika, besteak beste.

Produktuen katalogoak sarbide-sistema konektatuak, plastiko-injekzioa, lotura kritikoetarako irtenbideak, pertsonen mugikortasuna, gailu medikoetarako polimeroen osagaiak eta abar ditu.

Antzuolan egoitza duen kooperatibak 500 langile baino gehiago ditu eta 6 produkzio lantegi ditu Euskadin (3), Txekiar Errepublikan, Txinan eta Mexikon.

Harpidetu zaitez gure albisteetara

Ez galdu ERREKAri buruzko azken berriak

Albisteak

ERREKAri buruzko azken albiste eta berritasunak kontatuko dizkizugu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ERREKAren instalazioak bisitatu ditu Bergaran, bere proiektu estrategikoak ezagutzeko

Fastening Excellence Center (FEX) erakundeak antolatutako jardueren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bisita instituzionala egin du Bergarako ERREKAren instalazioetara. Ane Insausti, […]

Irakurtzen jarraitu
Joana Ibarretxe: “Erreka ausarta izan da hazkundearen bidean, eta horrek bereizten gaitu”
Joana Ibarretxe: “Erreka ausarta izan da hazkundearen bidean, eta horrek bereizten gaitu”
Joana Ibarretxe: “Erreka ausarta izan da hazkundearen bidean, eta horrek bereizten gaitu”

Erreka kooperatibako lehendakari berriak bere lehen hilabeteak aztertu ditu, eta taldeko erronkak eta proiektuak partekatu dizkio TU Lankideri: merkatu eta […]

Irakurtzen jarraitu
Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria

Erreka kooperatibak etapa berri bati ekin dio Arkaitz Etxezarreta (Oñati, 1980) kooperatibako zuzendari nagusi izendatuta. Smart Fastening negozioko zuzendari izan […]

Irakurtzen jarraitu