Biomedikuntzaren sektorean balio erantsi handiko produkzio mikrofluidikoa lortzeko estrategia berriei buruzko ikerketa

Proiektuaren helburu nagusia IVD eta Drug Delivery sistemetarako behin erabiltzeko medikuntza-gailuen eskala handiko produkzioan balio nabarmena sor dezaketen teknologia berriei buruzko ikerketa industrial bat egitea da.
Diagnostiko klinikoaren arloa azken hamarkadetan mikroelektronikaren sektoreak bizi izan duen iraultzaren antzeko prozesu batean murgilduta dago. Zirkuitu integratuen miniaturizazioari esker ordenagailuen ahalmenak etengabe hobetu ahal izan diren bezala, analisi klinikoen arloan ere ahalegin handiak egiten ari dira gailuen tamaina murrizteko eta, horrela, askotariko abantailak lortzeko. Zehazki, mikrofluidika, “Lab On Chip” (LoC) izenarekin ere ezagutzen duguna, fluidoak tamaina mikrometrikoa duten kanaletan maneiatzean datza; izan ere, horrela laborategiko analisi-teknikak txip batean integratu ahal baitira. Abantaila esanguratsuak dakartza horrek; adibidez, analisia denbora errealean egiteko, bolumen txikiko laginak erabiltzeko, material gutxiago erabilita kostuak murrizteko, denbora aurrezteko eta prozesuak ezin hobeto kontrolatzeko aukera.
Albisteak
ERREKAri buruzko azken albiste eta berritasunak kontatuko dizkizugu.

Autobus geltokietarako 2.500 ate automatiko saldu ditu ERREKAk Brasilen
Errekak Hego Amerikako merkatuan burututako inoizko operazio handiena da. TransBrasil garraio proiektu bat da, Rio de Janeiron eraikitzen ari […]

ERREKAk MONDRAGON Korporazioaren “Hospitality” proiektu korporatiboan parte hartuko du.
9 kooperatiba biltzen dituen lankidetza-proiektu bat da, hotelen, turismoaren eta arlo soziosanitarioaren sektoreetan estrategikoki lankidetzan aritzeko. Ekimen berri honekin bat […]

Sentsoredun elementu fidagarrien lerro berri baten garapena, goi-mailako prestazioak dituzten egitura kritikoetarako
Proiektuaren helburu nagusia askotariko finkatze-elementuetan (bernoak, torlojuak, esparragoiak, buloiak, etab.), baita dagoeneko instalatuta daudenetan ere, sentsoreak jartzeko aukera ematen duten […]